San Pelayo Ikastetxeak Radio Eibarko «Hoy por Hoy Eibar» irratsaioaren zuzeneko emanaldia hartu du. Saioan alfabetatze digitala eta teknologia berriek ikasgela barruan zein kanpoan duten eragina izan dira hizpide.
Programan zehar, tresna digitalek hezkuntzan duten eginkizunaz, irakaskuntzan egiten den erabileraz eta haur zein nerabeen eguneroko bizitzan sortzen dituzten erronkez hausnartu da.
Aukera paregabea izan da ikastetxearen eta familien arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratzeko, teknologia berrien erabilera arduratsua, segurua eta orekatua sustatzeko helburuarekin.
San Pelayo Ikastetxetik eskerrak eman nahi dizkiogu Radio Eibarri egindako bisitagatik eta gure gizartean hain presente dagoen gai honen inguruan gure ikuspegia partekatzeko aukera eskaintzeagatik.














