Zorioneko gaude! San Pelayo Ikastetxeko DBHko 4. mailako hiru ikaslek bigarren saria lortu dute euren kategorian, Ermuan ospatu den Beldur Barik 2026 bideo-lehiaketan.
Lehiaketa honen helburua gazteen artean berdintasuna, errespetua eta indarkeria matxistaren prebentzioa sustatzea da, ikus-entzunezko lanen bidez hausnarketa eta sormena bultzatuz.
San Pelayo Ikastetxetik gure ikasleak zoriondu nahi ditugu lortutako sariagatik, baita erakutsitako inplikazioagatik, sormenagatik eta gizarte berdinzaleago baten aldeko konpromisoagatik ere.
Zorionak, neskak!














