ONCE LEHIAKETA

Bizkaiko bi ikastetxe gailendu dira ONCEren eskola-lehiaketan nahi ez den bakardadearen aurka Bilboko Jesuitinas La Inmaculada eta Ermuko San Pelaio aukeratu dituzte irabazle, fase autonomikoaren barruan. ONCE gizarte-taldeak eskola-lehiaketa bat antolatzen du urtero, ikasleak hainbat gairen inguruan sentsibilizatzeko. Aurten, nahi gabeko bakardadea zen gai nagusia, desgaitasuna duten pertsonei gehien eragiten diena. DBHko 1. mailako ikasleak…

KOLORETAKO MUNSTRUOA

Batxilergoko 2. mailako ikasleek, Psikologia irakasgaitik abiatuta, Haur Hezkuntzako txikienekin landu dituzte emozioak Koloretako munstroaren ipuinarekin. Ipuina kontatu diete, antzerki txiki bat egin dute eta emozio bakoitza ezagutzeko dinamika ezberdinak egin dituzte.

L.H. 4. mailakoen udaletxera bisita

Atzo, otsailak 3 astelehena, gure 4. mailako ikasleek Ermuko udaletxea bisitatu zuten. Beatriz Gamiz alkatearen laguntzarekin, udaletxeko areto garrantzitsuenak ikusi ahal izan zituzten. Ondoren, udaltzainen buruarekin batera, patruila-autoak eta instalazioak ere ikusi ahal izan zituzten. Gainera, oparitxo batzuekin atera ziren, eta etxera eraman zituzten. Eskerrak ematen dizkiogu Udalari gure ikasleei harrera egiteko erakutsi zuten interesagatik…