L.H. 4. mailakoen udaletxera bisita

Atzo, otsailak 3 astelehena, gure 4. mailako ikasleek Ermuko udaletxea bisitatu zuten. Beatriz Gamiz alkatearen laguntzarekin, udaletxeko areto garrantzitsuenak ikusi ahal izan zituzten. Ondoren, udaltzainen buruarekin batera, patruila-autoak eta instalazioak ere ikusi ahal izan zituzten. Gainera, oparitxo batzuekin atera ziren, eta etxera eraman zituzten. Eskerrak ematen dizkiogu Udalari gure ikasleei harrera egiteko erakutsi zuten interesagatik…

NEGUA

Txikienek, 2 urteko ikasleek, elur-egun magiko bihurtu dute gela, eta irudimena esploratzen, sortzen eta hegan egiten uzten gozatu dute. 3,4 eta 5 urteko Haur Hezkuntzako ikasleek ikastetxearen inguruan paseatzeaz gozatu dute eta neguaren ezaugarriak behatu eta aztertu dituzte.

ESKOLA ANTIRRAZISTA

Aste honetan @sosracismobizkaia -k antolatutako “Eskola antirrazista” ikastaroa jaso dute 1. Batxilergoa eta DBH 3 eta 4 mailako ikasleek. Bertan gaur egun bizitzen ari garen arrazakeria eta xenofobiari buruz ikasteko eta hausnartzeko aukera izan dugu. Eskerrikasko zuen lanagatik!