Familiendako lehiaketa: Oreka perfektua, zientzia familian

Zientzia eta Teknologiako XXI. Jardunaldien barruan, “Ezagutzaren Zirkua” gaiaren inguruan, familiei zuzendutako lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: “Oreka perfektua: zientzia familian”. Erronka orekan dagoen eskultura bat sortzea da, zirkuko munduan inspiratuta, eta oreka, pisua eta egonkortasuna bezalako kontzeptu zientifikoak praktikan jarriz. Sormena eta material birziklatuen erabilera bereziki baloratuko dira. Lehiaketa hau familian egiteko pentsatua…

Urkiolako Parke Naturalera irteera

Urtarrilaren 16an, ostirala, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Urkiolako Parke Naturalera irteera egin zuten. Egunean zehar, gidatutako jarduera batean parte hartu zuten, eta bertan parkeko natura-ingurunea, bertako flora eta fauna, eta hauek zaintzearen garrantzia ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia oso aberasgarria izan zen, eta ikasleek naturarekin harreman zuzenean ikasi ahal izan zuten.    

AMAMA, AITITE COMENSAL jardunaldiak

Otsailaren 27an egingo den AMAMA, AITITE COMENSAL lehen jardunaldia bete egin da. Harrera bikaina izan duenez, ikastetxeak bigarren jardunaldi bat antolatuko du apirilean, eta bertan aititeek eta amamek eskolako jantokira etorri ahal izango dute beren bilobekin batera bazkaltzera, une berezi bat partekatzeko. Datozen egunetan bigarren jardunaldi honen antolaketari buruzko informazio gehiago emango da.