Datorren irailaren 8an hasiko da ikasturte berria Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. Harrera jardunaldia 10:00etatik 12:00etara izango da.
Haur Hezkuntzako ikasleak, berriz, 10:15ean sartuko dira.
Irailaren 25era arte, jardunaldi trinkoa
Ikasturtea hasi eta irailaren 25era arte, ikastetxeak goizeko jardunaldi trinkoa izango du; beraz, eskolak goizez bakarrik izango dira.
Epe horretan, irteera ordutegiak honako hauek izango dira:
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: 13:00etan.
- DBH: 13:45ean.
Irailaren 28tik aurrera, etapa guztietan ohiko goiz eta arratsaldeko ordutegia jarriko da martxan.
Jantoki eta garraio zerbitzuak irailaren 9tik aurrera egongo dira martxan.
San Pelayo Ikastetxetik ongietorria ematen diegu ikasle guztiei eta haien familiei, eta ikasturte berri bikaina opa diegu.














