Azaroaren 7an eta 8an Esklerosi Anizkoitzaren aldeko VI. Azoka Solidarioa ospatuko dugula jakinarazteko. Ekitaldia Merkatu Plazan izango da.
Aurten ere, ilusio handiz antolatu dugu ekimen hau, Esklerosi Anizkoitzaren alde dirua biltzeko eta gure ekarpen txikia egiteko helburuarekin.
Azokaren ordutegia honako hau izango da:
- Larunbata, azaroak 7: 13:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.
- Igandea, azaroak 8: 11:00etatik 14:30era.
Asteburuan zehar jostailuak, jokoak, liburuak, bitxiak, sorpresa-gutunazalak eta beste hainbat gauza aurkitu ahal izango dira. Gainera, gure ohiko Gabonetako saskien zozketa ere egingo dugu.
Aurten, berrikuntza gisa, herriko hainbat artisauk ere parte hartuko dute, zeramika, egur-tailua, kakorratza eta joskintza lanekin. Haien parte-hartzeak ukitu berezia emango dio aurtengo azokari.
Txikienentzat aurpegi-margoketa ere izango dugu, eta bertan Ermuko Makillajeko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek parte hartuko dute.














