Bigarren Hezkuntzako ikasleek aurten ere parte hartu dute Beldur Barik lehiaketan, ikasleen artean berdintasuna sustatzen eta sexismoaren prebentzioa lantzen duten ikus-entzunezkoak sortzea bultzatzen duen ekimenean.
Pozik jakinarazten dugu DBH 1. mailako talde bat eta DBH 4. mailako beste talde bat lehiaketako irabazle suertatu direla, egindako lanaren, sormenaren eta konpromisoaren aitortza jasoz.
Zorionak parte hartu duten ikasle guztiei, eta bereziki saritutako taldeei!














