Martxoaren 9an eta 10ean gure ikastetxean CATZAT Jardunaldiak (Zientzia, Artea eta Teknologia) ospatuko ditugu. Aurtengo leloa “Ezagutzaren Zirkua” izango da.
Jardunaldiei hasiera emateko, martxoaren 9an, astelehenean, 11:30ean, aurkezpen orokorra egingo da.
Une berezienetako bat astelehen eta astearte arratsaldeetan izango da. Orduan egingo dira tailerrak, eta DBHko ikasleek azken asteotan prestatutako proiektuak eta esperimentuak azalduko dizkiete Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.
Gainera, egun hauetan Lehen Hezkuntzako ikasleen lanen erakusketa egongo da liburutegian, eta baita familiek seme-alabekin batera egindako lanak ere.
Ikastetxetik familia guztiak gonbidatzen ditugu astelehen eta astearte arratsaldeetan etortzera, seme-alabekin batera jardunaldi interesgarri eta dibertigarri hauetaz gozatzera.














