Ikasturte honetan 3D inprimagailuen proiektu berri batekin hasi gara. Planoen diseinuaren osagarri gisa eta geroago 3D piezen diseinuaren osagarri moduan erabiltzen ditugu. OnShape programarekin, planoetatik 3D piezak sortzen ikasten dugu. Piezen diseinua amaitzen dugunean, fitxategia deskargatu eta inprimagailura bidali dezakegu. Horrela ikusi ahal izango dugu diseinatutako objektua fabrikagarria den eta zer hobekuntza egin litezkeen. Horiekin, 3D inprimaketa fabrikazio-metodo gisa ere ikusten ikasi dugu, bere abantailak eta desabantailak esagutzen.
Oraingoz, Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleek jarri dute martxan proiektua, eta aukera baliatu dute materialaren propietateen eta polimeroen trakzio-probaren gaiarekin lotzeko.
Hemen uzten ditugu hiruhilabetean zehar sortutako proiektuetako batzuk.














