Azaroaren 17tik 21era, DBH 1. mailako ikasleek bidaia kulturala egingo dute Gasteizera, hiriko leku esanguratsu eta hezigarriak ezagutzeko.
Astean zehar, interes handiko tokiak bisitatuko dituzte, besteak beste: Eusko Legebiltzarra, Añanako gatzagetxea, Arte Sakratuaren Museoa, Katedrala, Zientzia Naturaletako Museoa, Arte Ederren Museoa eta Bibat Museoa, beste hainbat leku garrantzitsurekin batera.
Bidaia modu dibertigarrian amaitzeko, ostiralean Nova Jump-en gozatzeko aukera izango dute, talde giroan une bikaina partekatuz.
Aste paregabea izango da ikasteko, elkarbizitzarako eta gozatzeko.














