ODOL EMATEKO KANPAINA
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek odola ematearen garrantziari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat egin dute, elkartasuna eta gizartearekiko konpromisoa landuz. Kanpainari amaiera atzo eman zitzaion, otsailaren 25ean, asteazkenean, ikastetxean antolatutako odol-emate jardunaldi batekin. Bertan, gurasoek eta irakasleek parte hartu zuten. Guztira 25 lagunek eman zuten odola, eta horietatik 17 lehen aldiz izan ziren emaile.…












