Igeriketa ikastaroari amaiera eman diogu!

Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek igeriketa ikastaroa amaitu dute, ikaskuntzaz, dibertsioz eta norberaren hobekuntzaz beteriko esperientzia izan delarik. Saio hauetan zehar, haurrek uretako trebetasunak hobetzeko, uretan konfiantza eta segurtasuna irabazteko eta jarduera fisikoaz beste ingurune batean gozatzeko aukera izan dute. Igeriketa teknikak ikasi eta hobetzeaz gain, autonomia, ahalegina eta norberaren gaitasunekiko konfiantza ere landu dituzte.…

Irakurketaz gozatzeko txoko berriak ezagutzen!

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek udal liburutegia bisitatu dute. Bertan, espazio berriak ezagutzeko eta liburutegira iritsi diren liburu berriak deskubritzeko aukera izan dute. Bisitan zehar, haurrek liburutegiko txoko desberdinak arakatu dituzte eta beren adin eta interesetara egokitutako liburu berriak ezagutu dituzte. Ekimen honen bidez, txikitatik irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, liburuekiko jakin-mina piztu eta…