DBH-KO 2. MAILAKO IKASLEAK GURE ONDAREA EZAGUTZEN!

DBHko 2. mailako ikasleek txango interesgarria egin dute Igartubeiti Museora eta Beasaingo hirigunera. Bisitan zehar, gure tradizioak ezagutzeko, antzinako bizimodua nolakoa zen ikasteko eta gure inguruko historia eta kultura-ondarearen zati bat ezagutzeko aukera izan dute. Egun berezia izan da, ikasgelatik kanpo ikastea esperientzia aberasgarri bihurtuz. Gure sustraiak ezagutzeko eta balioesteko modu polita! 🍂

INTERNETEN SEGURTASUNEZ NABIGATZEN! 👮‍♂️

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek Ertzaintzak emandako hitzaldi interesgarri batean parte hartu dute, Interneten eta sare sozialen arriskuei buruz. Saioan zehar, datu pertsonalak babestearen, Interneten segurtasunez nabigatzearen, arriskuak identifikatzearen eta teknologia berriak arduraz erabiltzearen garrantzia landu dute. Jarduera hauen bidez, ikasleak sarean aurki ditzaketen arriskuez kontzientziatu eta Internet modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko tresnak eskaini…