FUTURE READY SCHOOL

Gaur ilusio handiz jaso dugu gure ikastetxean Future Ready School aitortza egiaztatzen duen plaka. Aitortza honek azken urteotan egin dugun lan etengabea, dedikazioa eta hezkuntza-berrikuntzarekiko dugun konpromiso sendoa balioan jartzen ditu. Lorpen hau ez da soilik erakundearena; gure irakasle-talde osoaren eguneroko konpromisoaren isla da, gaur egungo eta etorkizuneko erronkei egokitutako kalitatezko hezkuntza eskaintzeko egiten duten…

GERNIKARA IRTEERA LH 5.MAILA

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek irteera interesgarri eta hezigarria egin dute Gernikara, bertako historia eta garrantzia gertutik ezagutzeko. Bisitan zehar, Bakearen Museoa ikusi dute eta bertan tailer batean parte hartu dute. Horrez gain, Batzar Etxea bisitatu dute, Euskadiko historiarako toki esanguratsua. Egun osoan zehar, hirigintzari buruzko edukiak landu dituzte eta Gernikako historia sakonago ezagutzeko aukera…

(Español) OLIMPIADA ECONOMÍA

Zorionak eman nahi dizkiogu Ander Benítez 2. Batxilergoko ikasleari; aurten ere Ekonomia Olinpiadan parte hartuko du, bere talentua eta ahalegina beste behin erakutsiz. Anderrek Euskadiko lehen postua lortu du, eta horri esker, datorren ekainean estatuko finalean parte hartuko du. Gainera, bigarren urtez jarraian sailkatu da final honetarako, bere etengabeko lanaren eta bikaintasunaren erakusgarri. Ikastetxetik, bere…

Ingurumen-kontzientziazio programa: “Desplastifíkate”

Gure ikastetxeak ingurumenaren zaintza eta balioetan oinarritutako hezkuntza lantzen jarraitzen du “Desplastifíkate” programaren bidez. Ekimen hau UNESCOren Eskola Elkartu Sareak bultzatzen du 2018. urtetik. Proiektu honen helburua plastikoek sortzen duten kutsadura murriztea eta ikasleak planetaren zaintzaren garrantziaz kontzientziatzea da, jarduera hauek Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH / ODS) lotuz. Aste honetan, programa gure ikastetxean izango da…

ESKOLA AKTIBOA: TOLEDO ETA BRUSELA

Martxoaren 23tik 27ra, DBHko ikasleek bi bidaia hezitzaile egingo dituzte Eskola Aktiboa programaren barruan, ikaskuntza, elkarbizitza eta kultura ezagutzea uztartuz. Alde batetik, DBH 2. mailako ikasleak Toledora bidaiatuko dute. Hiri historikoa ezagutzeaz gain, Consuegra, Almagro eta Las Tablas de Daimiel ere bisitatuko dituzte, Gaztela-Mantxako historiaren, naturaren eta kulturaren inguruan gehiago ikasteko. Itzulerako bidean, Madrilgo Warner…

CATZAT “Ezagutzaren Zirkua”

Martxoaren 9an eta 10ean gure ikastetxean CATZAT Jardunaldiak (Zientzia, Artea eta Teknologia) ospatuko ditugu. Aurtengo leloa “Ezagutzaren Zirkua” izango da. Jardunaldiei hasiera emateko, martxoaren 9an, astelehenean, 11:30ean, aurkezpen orokorra egingo da. Une berezienetako bat astelehen eta astearte arratsaldeetan izango da. Orduan egingo dira tailerrak, eta DBHko ikasleek azken asteotan prestatutako proiektuak eta esperimentuak azalduko dizkiete…

AMAMA ETA AITITE JANTOKIAN

Aita, Ama Comensal jardunaldien barruan, familiek eskolako jantokira etorri eta seme-alabekin batera bazkaltzeko aukera izaten dute. Martxoaren 27an, ostirala, egun berezi bat bizi izan genuen. Oraingo honetan amamak eta aititeak gonbidatu genituen, eta aukera izan zuten jantokian euren bilobaekin batera bazkaldu eta une polit bat partekatzeko. Gainera, haurrek eskulan polit bat prestatu zuten amama eta…

ODOL EMATEKO KANPAINA

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek odola ematearen garrantziari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat egin dute, elkartasuna eta gizartearekiko konpromisoa landuz. Kanpainari amaiera atzo eman zitzaion, otsailaren 25ean, asteazkenean, ikastetxean antolatutako odol-emate jardunaldi batekin. Bertan, gurasoek eta irakasleek parte hartu zuten. Guztira 25 lagunek eman zuten odola, eta horietatik 17 lehen aldiz izan ziren emaile.…

🌿 MENDI IRTEERA – DEBA-MUTRIKU

Mendi taldeak otsailaren 22an, igandea, kostaldeko irteera eder bat antolatu du, Deba–Mutriku ibilbidea eginez; aukera paregabea izango da familia giroan naturaz eta itsasoaz gozatzeko. 10:00etako trena hartuko dugu Ermuan, eta 16:00ak edo 17:00ak aldera itzultzea aurreikusten da. Ibilbidea haurrentzako aulkiekin egiteko egokia da, beraz, familia guztientzat irisgarria da. Gainera, eguraldi ona iragarrita dago, eta horrek…