Beste urte batez martxan jarriko dugu “Aita, Ama Comensal” proiektua, hiru urtez garatzen ari garen ekimena, eta familiei aukera ematen diena beren seme-alabekin jantokian bazkaltzeko.
Ekimenen helburua da gurasoek jantokiko esperientzia bertatik bertara bizitzea, zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzea eta ikastetxeko sukaldean egunero prestatzen diren menu osasungarriak eta orekatuak dastatzea.
2025/26 ikasturtean, proiektua azaroan hasiko da, eta honako datak aurreikusi dira:
-
Azaroaren 14an, ostirala 13.45etan
-
Abenduaren 12an, ostirala 13.45etan
Parte hartu nahi duten familiek ikastetxera deituta edo WhatsApp mezua bidalita eman dezakete izena.
🎉 Animatu eta parte hartu esperientzia polit eta aberasgarri honetan, familiak eta eskola bizitza are gehiago elkartzen dituen ekimenean!














