Azaroaren 11tik 14ra, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek esperientzia berezia biziko dute eskolatik kanpo, ikastetxeak antolatutako barnetegietan parte hartuz.
5. mailako ikasleak La Arboledara joango dira, euskarazko murgiltze eta elkarbizitza esperientziaz gozatzera, naturaren erdian. 6. mailako ikasleak, berriz, Lekeitiora abiatuko dira, bertan euskaraz jarduteko aukera izango dute jarduera kulturalen, kirolen eta ingurumenarekin lotutako ekintzen bidez.
Egun hauetan, hizkuntza gaitasuna hobetzeaz gain, elkarrekin bizitzeko, ikasteko eta gozatzeko aukera izango dute, giro atsegin eta aberasgarrian.














