Azaroaren 17tik 21era, DBH 3. mailako ikasleek bidaia hezitzailea egingo dute Madrilera, kulturaz, historiaren ezagutzaz eta esperientzia berriez beteriko aste batean.
Bidean, Segovian geldialdia egingo dute, hiri eder honetako txoko berezi batzuk ezagutzeko.
Astelehen arratsaldean Senatua bisitatuko dute, Estatuko erakunde nagusiak hurbilagotik ezagutzen hasteko.
Asteartean jardunaldi kultural oparoa izango dute: Alkala de Henaresko Unibertsitatea, Udal Museoa, Prado Museoa eta Plaza Nagusia, Sol eta alde zaharrean zeharreko ibilaldia.
Asteazkenean, El Escorial monasterioa eta Arkeologia Museo Nazionala bisitatuko dituzte; arratsaldean, atseden hartzeko eta Erretiro parkean paseoaz gozatzeko aukera izango dute.
Ostegunean teknologia, artea eta antzerkia uztartuko dituzte: DELL enpresa, Reina Sofía Museoa eta arratsaldean “La dama duende” antzezlanaren emanaldia.
Astea amaitzeko, ostiralean Cibeles Jauregia, Barajasko aireportua eta Madrid Jumps bisitatuko dituzte, bueltako bidaia egin aurretik.
Esperientzia osoa izango da, Madril hainbat ikuspegitatik ezagutzeko, ikasteko eta taldean bizitzeko aukera paregabea eskainiz.














