Jakinarazten dizuegu Eskola Kontseilua erdika berritzeko prozesua hasi dela. Oraingo honetan, 2 ordezkari berritu behar dira.
📅 Hautagaitzak aurkezteko epea: gaurtik, urriaren 22tik (osteguna), azaroaren 2ra arte, bi egunak barne.
Hautagaitza aurkezteko interesa duten familiek ikastetxearekin harremanetan jar daitezke posta elektronikoz, WhatsApp bidez edo telefonoz.
Prozesu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu, Eskola Kontseilua hezkuntza-komunitateak ikastetxeko bizitzan parte hartzeko funtsezko organoa baita.
Zuen parte-hartzea garrantzitsua da!














