Ekainaren 10ean, asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Orbea enpresa bisitatu zuten. Bertan, bizikleten fabrikazioarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko aukera izan zuten.
Ikastetxetik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Orbeako talde osoari, eskaini ziguten harreragatik, arretagatik eta gertutasunagatik. Esperientzia oso aberasgarria izan da gure ikasleentzat.
Eskerrik asko gu hartzeagatik! 🚲👏














