Gaur, urtarrilaren 23an, DBHko 4. mailako ikasleek Mikel Urdangarin zornotzarrarekin egoteko aukera paregabea izan dute. Topaketan zehar, ikasleek musika zuzenean entzuteko aukera izan dute, baita musikari baten bizitzaren eta ibilbidearen inguruko azalpenak bertatik bertara ezagutzekoa ere.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta ikasleek oso gustura parte hartu dute, zuzeneko musikaz gozatuz eta sormen musikalaren mundua hobeto ezagutuz.
Jarduera hau posible izan da gure ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen “Musikariak Ikastetxeetan” proiektuan parte hartu duelako, musikaren bidez ikaskuntza eta kulturarekiko hurbilketa sustatzea helburu duen ekimena.














