San Pelayo Ikastetxeak familiei zuzendutako prestakuntza-saioak antolatu ditu, seme-alaben hezkuntzan laguntzeko eta orientazioa eskaintzeko helburuarekin.
- Otsailaren 19an, ostegunean, 17:00etan, ikastetxeko liburutegian, “Sareko arriskuak” izeneko hitzaldia izango da, Pantallas Amigas erakundearen eskutik. Saio honetan Interneten eta sare sozialen erabilera segurua eta arduratsua landuko da.
- Bestalde, martxoaren 3an, asteartean, “Mugak jartzearen garrantzia” izeneko hitzaldia eskainiko du Albor-Cosh erakundeak, familia-ingurunean mugak ezartzearen eta heziketa emozionalaren garrantzia azpimarratuz.
Parte hartu nahi duten familiek idazkaritzan edo WhatsApp bidez eman dezakete izena.
Familia-heziketa indartzeko prestakuntza-saio interesgarri hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.














