Ermuko ikasleek Ekoizpen eta kontsumo arduratsua landu dute ikasturte honetan,
Eskolako Agenda 2030 programan. Gai horren inguruko hainbat konpromiso hartzeaz
gain, proposamen zehatzak ere aurkeztu dizkiete udal ordezkariei.
2024-2025 ikasturtean ekoizpen eta kontsumo arduratsua izan dute hausnarketa gai
ikasleek Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, eta gaiari lotutako hainbat
ekintza gauzatu dituzte ikastetxeetan. Zehazki uraren kontsumo izan dute aztergai.
Behin egoeraren diagnostikoa eginda, ikasleon ordezkaritza batek Eskolako Agenda
2030eko udalbatzarrean aurkeztu dituzte ateratako ondorioak. Era berean, euren
eskaera eta proposamenen berri ere eman diete udal ordezkariei. Halaber, aurten
ikasleek hainbat konpromiso hartu dituzte. Udal ordezkariek ikasleen eskaera eta
proposamenei erantzun diete pleno aretoan egin zuten udalbatzarrean.
Eskolako Agenda 30 Debabarrenean
Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak, hogei urte daramatza eskualdeko udaletxeekin elkarlanean, Eskolako Agenda 30 egitasmoa sustatzen eta koordinatzen.
Eskola-komunitateari zuzendutako garapen jasangarrirako heziketa programa bat da
Eskolako Agenda 30. Egitasmoak hiru helburu ditu:
-Ikastetxeak ingurumen eta gizarte jardunbide egokien eredu bihurtzea.
-Ingurumen eta gizarte-arazoak identifikatzeko eta horiei konponbidea emateko
gai diren ikasleak heztea.
-Partaidetza eta ingurumenarekiko errespetua sustatzen duen hezkuntza
bermatzea.