Bigarren Hezkuntzako ikasleak Beldur Barik lehiaketan sarituak

Bigarren Hezkuntzako ikasleek aurten ere parte hartu dute Beldur Barik lehiaketan, ikasleen artean berdintasuna sustatzen eta sexismoaren prebentzioa lantzen duten ikus-entzunezkoak sortzea bultzatzen duen ekimenean. Pozik jakinarazten dugu DBH 1. mailako talde bat eta DBH 4. mailako beste talde bat lehiaketako irabazle suertatu direla, egindako lanaren, sormenaren eta konpromisoaren aitortza jasoz. Zorionak parte hartu duten…

DBH 2ko ikasleek Gernikako Pleno Txikian parte hartu dute

San Pelayo Ikastetxeko DBH 2ko ikasleek Gernikako Batzar Etxean egin den Pleno Txikian parte hartu dute. Jarduera didaktiko honen helburua gazteei erakundeen funtzionamendua gerturatzea da, baita herritarren parte-hartzea eta erantzukizun soziala txikitatik sustatzea ere. Saioan zehar, ikasleek ordezkari publikoen eserlekuak hartu eta gazteentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan eztabaidatzeko aukera izan dute. Aurkeztutako proposamenen artean, nabarmendu…

DBH 3. mailako ikasleen bidaia hezitzailea Madrilera

Azaroaren 17tik 21era, DBH 3. mailako ikasleek bidaia hezitzailea egingo dute Madrilera, kulturaz, historiaren ezagutzaz eta esperientzia berriez beteriko aste batean.Bidean, Segovian geldialdia egingo dute, hiri eder honetako txoko berezi batzuk ezagutzeko. Astelehen arratsaldean Senatua bisitatuko dute, Estatuko erakunde nagusiak hurbilagotik ezagutzen hasteko.Asteartean jardunaldi kultural oparoa izango dute: Alkala de Henaresko Unibertsitatea, Udal Museoa, Prado…

DBH 1. mailako ikasleen bidaia kulturala Gasteizera

Azaroaren 17tik 21era, DBH 1. mailako ikasleek bidaia kulturala egingo dute Gasteizera, hiriko leku esanguratsu eta hezigarriak ezagutzeko. Astean zehar, interes handiko tokiak bisitatuko dituzte, besteak beste: Eusko Legebiltzarra, Añanako gatzagetxea, Arte Sakratuaren Museoa, Katedrala, Zientzia Naturaletako Museoa, Arte Ederren Museoa eta Bibat Museoa, beste hainbat leku garrantzitsurekin batera. Bidaia modu dibertigarrian amaitzeko, ostiralean Nova…

Bidaia kulturala Amsterdamera: esperientzia ahaztezina

Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak gaur hasi dira bidaia kulturala Amsterdamera.Bidean, Amberesen geldialdia egin dute eta hiriko leku esanguratsuenak ezagutzeko aukera izan dute: Tren geltoki nagusia, Katedrala eta Grote Markt, non Udaletxea eta gremioen etxeak bisitatu dituzten. Ondoren, hiri zaharrean bazkaldu dute, eta arratsaldean Amsterdamera abiatu dira, gaur gauean iristeko asmoz. Astebetean zehar, hainbat…

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako Barnetegia

Azaroaren 11tik 14ra, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek esperientzia berezia biziko dute eskolatik kanpo, ikastetxeak antolatutako barnetegietan parte hartuz. 5. mailako ikasleak La Arboledara joango dira, euskarazko murgiltze eta elkarbizitza esperientziaz gozatzera, naturaren erdian. 6. mailako ikasleak, berriz, Lekeitiora abiatuko dira, bertan euskaraz jarduteko aukera izango dute jarduera kulturalen, kirolen eta ingurumenarekin lotutako…

FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA

Datorren azaroaren 19an, asteazkenean, 17:00etan, egingo da ikastetxean familientzako lehen prestakuntza saioa, “Hezi modu positiboan” izenburupean. Hau izango da ikasturtean zehar eskainiko diren hiru saioetatik lehena, eta guztiak Albor-Cohs orientazio eta laguntza psikopedagogikoaren kabinetearen eskutik izango dira. Kabinete honek haur eta nerabeen laguntza emozional eta hezitzailearen arloan esperientzia handia du. Prestakuntza-ziklo honen helburua familiei tresna…

Elkarlana Elkarte Mikologikoarekin

Aurten ere, gure Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Elkarte Mikologikoarekin elkarlanean aritu dira, inguruko onddoei buruzko mural bat eginez.Azken asteetan zehar, ikasleek espezie ezberdinei buruzko informazioa eta irudiak bildu dituzte, eta ondoren gelan partekatze-saio bat egin dute ikasitakoa elkarrekin lantzeko. Lan guztien emaitza mural koloretsu eta aberatsa izan da, eta hori azaroaren 26an, igandean, herriko…

“Aita, Ama Comensal” proiektua: beste ikasturte batez, familiek seme-alabekin mahaia partekatzen dute

Beste urte batez martxan jarriko dugu “Aita, Ama Comensal” proiektua, hiru urtez garatzen ari garen ekimena, eta familiei aukera ematen diena beren seme-alabekin jantokian bazkaltzeko. Ekimenen helburua da gurasoek  jantokiko esperientzia bertatik bertara bizitzea, zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzea eta ikastetxeko sukaldean egunero prestatzen diren menu osasungarriak eta orekatuak dastatzea. 2025/26 ikasturtean, proiektua azaroan hasiko da, eta…